Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?
Irakasle direnak edo izan nahi direnak, bokazioa dutelako eta hezkuntza hobera aldatu nahi dutelako da. Gehienek, irakasle eredu bat dute buruan, eta haiek ere horrela izatea nahi izango dute, baina lanbide hau praktikan jartzean, gauzak horren errezak ez direla konturatzen zara eta, beraz, nahi duzun irakasle mota izateko praktika asko darama.
Nire helburua, edo nik nire ikasleentzat nahi dudana, haientzat eredu bat izatea da, hau da, nitaz ikastea, haien bizitzetan eragina izatea, oroitzapen on batekin gogoratzea. Haur batzuei klasea eman eta urte batzuk geroago nitaz gogoratzen jarraitzen badira, edo nigana eskerrak ematera badatoz, hori gauzak ondo egin ditudanaren emaitza izango da, eta hori izango da benetan nire lana ondo egiten ari naizenaren baieztapena, horrekin oso pozik jarriko nintzateke. Irakaslea izatea lan oso garrantzitsua da, umeen hezkuntza osatzen duten pertsonak direlako, guraso eta familiekin batera. Esaten edo egiten dugunaren kontzientzia izan behar dugu, haiek guk egiten dugunaren errepikazioa egingo dutelako. Guk baloreak transmititu behar dizkiegu haien bizitzak era egoki batean hasteko, izan ere, umeen lehenengo irakasleak izango gara eta, beraz, haien hezkuntza formatzen eta garatzen hasiko garenak gara.
Nik dudan jarrera ere eragina duela konturatu behar naiz, hau da, alai edo motibatuta banago, haiek ere hori sentitzeko erraztasun gehiago dago, hori transmititzen delako. Umeei ahal dudan hezkuntza hoberena jaso dezaten nahi dut, hezkuntza sistema tradizionaletik apur bat atera eta ikasleengan gehiago pentsatzea, haiek etorkizuna izango direlako, eta baita orainaldia direlako, arrazoi honengatik, hezkuntza on bat jaso beharko dute, haien beharrizanak asetzen dituena, haien trebetasunak garatzen dituena, etab.

Ondorioz, umeak heztea da nahi dudana, hezkuntzaz gozatu dezaten eta nigandik ahal dudan guztia ematea haiek eredutzat har nazaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario