domingo, 23 de febrero de 2020

2. Zelan ikasten du haur batek? Zeintzuk dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko?

Zelan ikasten du haur batek? Zeintzuk dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko?


Gaur egun, haurrek memoriaz ikasteko ohitura dute eta ez dakite beste era batean ikasten, azterketa edo froga batean ikasitako guztia idatzi eta gero, ahaztu egiten dute eta, beraz, ikasteko modu hori eraginkorra ez da. Umeek, esperientzietatik edo errealitatetik islatuta hobeto ikasten dute, haiek bizitako gertaera horiek teoriara egokitzea errazagoa egiten zaielako. Memoriaz ikastean, ikasten ari direna ez dute ulertzen, edo batzuetan ez dira saiatzen, horregatik esperientzietatik abiatuta, ezagutzak askoz hobeto barneratzen dute memoriaz ikasten badute baino.



Ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko, garrantzitsua da umeek aurretiazko ezagutza izatea, hau da, kontzeptu ezagunak lantzea, ikaskuntza hobeto barneratzeko. Haurrek ikasteko eta garatzeko duten joera naturala eta berezkoa da, modu honetan, irakaslearen lana ikaskuntza hau lantzeko eta garatzeko aukera emango dieten esperientziak sortzea izango da, beti ere, umeak motibatuta badaude eta haien beharrizanak asetuz. Irakasle moduan, ikasleen motibazioa bilatu beharko da, baita umeen interesak ere, horrela, ikaskuntza askoz hobeto bideratuko dute.


Guzti hau kontuan hartuta, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua baldintzatzen duten hainbat aldagai daudela aipatu beharra dago. Alde batetik, ikaslearen mendeko aldagaiak aztertu beharko dira, izan ere, haurraren trebetasunak (oinarrizkoak, kognitiboak eta metakognitiboak), zereginaren pertzepzioa (egiten diren jardueren helburuak argi eta garbi ezagutzea eta ulertzea), espektatibak, esleipen-prozesuak (ikaskuntza-prozesuan arrakasta edo porrota eragiten duten arrazoiei buruz garatzen duen pertzepzioa), arreta, interesa eta ezaugarri emozionalak (itxaropena eta baikortasuna).

Beste alde batetik, irakaslearen mendeko aldagaiak izango dira bere nortasunaren eta ikasleekin elkarreragiteko moduaren bidez duen eragina, persona motak, bizi kalitateak eta heldutasun mental eta intelektualak. Amaitzeko, irakaskuntza-estiloa, hasierako eta ondorengo prestakuntzak zehaztua izateak eragin handia izango du prozesu honetan.

Ume bakoitzak dituen gaitasunak eta trebetasunak ezagutzea gauza garrantzitsua da, eta horiek ezagutu eta gero, garatu eta landu beharko dituzte galdu ez daitezen, hau, hezitzailearen laguntzarekin egingo dute, bera umeek ezagutzen dituzten gaitasun eta trebetasun horiek garatzeko baliabide guztiak eskainiko dien arduraduna izango da. Etorkizunean, edozein testuinguruan, umeek txikitan ikasitako ezagutza guztiak aplikatzeko kapazak izan beharko dira. Aurrean azaldu dudan moduan, haurrek esperientzien bitartez ikasten dute, eta ezagutza horiek barneratzeko, esperientziak esanguratsuak izan beharko dira, modu honetan, haurrek txikitan ikasitakoa ez ahaztea lortuko dugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario