domingo, 23 de febrero de 2020

3. Zer bilatuko duzu weban, erabilgarria suertatzen zaizuna zure lehen eguna gainditzeko? Non ikus ditzakezu zer egiten duten HH 4 urteko haurrek? Zer presta dezakezu lehen egun horretarako?

Zer bilatuko duzu weban, erabilgarria suertatzen zaizuna zure lehen eguna gainditzeko? Non ikus ditzakezu zer egiten duten HH 4 urteko haurrek? Zer presta dezakezu lehen egun horretarako?


Lehen eguna beti zaila egiten da, esperientzia berria, jende berria, leku berria… moldatzen hasteko eguna da. Niri, gauza berriak beldur apur bat sortzen dizkidate, zer topatuko dudan ez jakiteagatik, zer nolako zailtasunak izango ditudan, gauzak ondo edo gaizki aterako diren…  Normala da urduri egotea, zer egin ez jakitea, nolako jarrera izatea ez jakin, baina egun hori eta gero, seguru lasaiago egongo naizela.

Lehen eguna gainditzeko, weban esperientzia dutenen pertsonen aholkuak bilatuko nituzke, azkenean hori da ni biziko dudana eta zer hobeto dagoeneko bizi izan duen norbaiten esperientzia baino, horiek dira baliagarriak izango zaizkidan aholkuak. Hainbat esperientza irakurriko nituzke eta haietan oinarrituko nintzateke, horrela aurre egingo nion egoerari buruzko informazio nahikoa jasoko nuke. Sodupeko eskola publikora inoiz joan ez naizenez eta nola joan ezagutzen ez dudanez, interneten bilatuko nukeen lehenengo gauza hori izango zen. Ondoren, eskola horretan jorratzen den metodología ezagutu nahiko nuke, klaseak nola eramaten dituzten eta zer nolako jarduerak prestatzen dituzten lau uretko ume batzuentzat.
Interneten bideo eta informazio asko dago, beraz, inguruko eskoletan HH 4 urteko haurrek zer egiten duten bilatuko nuke, edo esperientzia duen norbaitekin, hango irakasle batekin, adibidez, hitz egingo nuke. Pertsona horrek aholkuak eman eta laguntza eskaini ahal izango dit eta zalantzak izatekotan argitu ahal izango zizkidan lehen eguna gainditzeko eta gauzak era egoki batean egiteko.

Lehen egun horretarako, hezitzailearen egokitzapen aldian, irakaslea ezagutzeko dinamikaren bat prestatuko nuke, ikasleentzat ez zen egokitzapen aldia izango, haien artean ezagutzen baitira. Jolasen bat prestatuko nuke, hezitzailea, ni, eta ikasleak gure artean ezagutzeko jolas bat, dibertigarria izango dena eta konfiantza oinarri bat sortuko duena, azken batean, eskola honetan noiz arte lan egiten egongo naizen finkatuta ez dagoelako.

2. Zelan ikasten du haur batek? Zeintzuk dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko?

Zelan ikasten du haur batek? Zeintzuk dira eragiten duten aldagaiak? Zer hartu behar dut kontutan ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko?


Gaur egun, haurrek memoriaz ikasteko ohitura dute eta ez dakite beste era batean ikasten, azterketa edo froga batean ikasitako guztia idatzi eta gero, ahaztu egiten dute eta, beraz, ikasteko modu hori eraginkorra ez da. Umeek, esperientzietatik edo errealitatetik islatuta hobeto ikasten dute, haiek bizitako gertaera horiek teoriara egokitzea errazagoa egiten zaielako. Memoriaz ikastean, ikasten ari direna ez dute ulertzen, edo batzuetan ez dira saiatzen, horregatik esperientzietatik abiatuta, ezagutzak askoz hobeto barneratzen dute memoriaz ikasten badute baino.



Ikaskuntza prozesua ahalbidetzeko, garrantzitsua da umeek aurretiazko ezagutza izatea, hau da, kontzeptu ezagunak lantzea, ikaskuntza hobeto barneratzeko. Haurrek ikasteko eta garatzeko duten joera naturala eta berezkoa da, modu honetan, irakaslearen lana ikaskuntza hau lantzeko eta garatzeko aukera emango dieten esperientziak sortzea izango da, beti ere, umeak motibatuta badaude eta haien beharrizanak asetuz. Irakasle moduan, ikasleen motibazioa bilatu beharko da, baita umeen interesak ere, horrela, ikaskuntza askoz hobeto bideratuko dute.


Guzti hau kontuan hartuta, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua baldintzatzen duten hainbat aldagai daudela aipatu beharra dago. Alde batetik, ikaslearen mendeko aldagaiak aztertu beharko dira, izan ere, haurraren trebetasunak (oinarrizkoak, kognitiboak eta metakognitiboak), zereginaren pertzepzioa (egiten diren jardueren helburuak argi eta garbi ezagutzea eta ulertzea), espektatibak, esleipen-prozesuak (ikaskuntza-prozesuan arrakasta edo porrota eragiten duten arrazoiei buruz garatzen duen pertzepzioa), arreta, interesa eta ezaugarri emozionalak (itxaropena eta baikortasuna).

Beste alde batetik, irakaslearen mendeko aldagaiak izango dira bere nortasunaren eta ikasleekin elkarreragiteko moduaren bidez duen eragina, persona motak, bizi kalitateak eta heldutasun mental eta intelektualak. Amaitzeko, irakaskuntza-estiloa, hasierako eta ondorengo prestakuntzak zehaztua izateak eragin handia izango du prozesu honetan.

Ume bakoitzak dituen gaitasunak eta trebetasunak ezagutzea gauza garrantzitsua da, eta horiek ezagutu eta gero, garatu eta landu beharko dituzte galdu ez daitezen, hau, hezitzailearen laguntzarekin egingo dute, bera umeek ezagutzen dituzten gaitasun eta trebetasun horiek garatzeko baliabide guztiak eskainiko dien arduraduna izango da. Etorkizunean, edozein testuinguruan, umeek txikitan ikasitako ezagutza guztiak aplikatzeko kapazak izan beharko dira. Aurrean azaldu dudan moduan, haurrek esperientzien bitartez ikasten dute, eta ezagutza horiek barneratzeko, esperientziak esanguratsuak izan beharko dira, modu honetan, haurrek txikitan ikasitakoa ez ahaztea lortuko dugu.


jueves, 6 de febrero de 2020

1. Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?

Non egon nahi dut irakasle bezala? Zelan nahi dut nire ikasleak sentitu daitezen?


Irakasle direnak edo izan nahi direnak, bokazioa dutelako eta hezkuntza hobera aldatu nahi dutelako da. Gehienek, irakasle eredu bat dute buruan, eta haiek ere horrela izatea nahi izango dute, baina lanbide hau praktikan jartzean, gauzak horren errezak ez direla konturatzen zara eta, beraz, nahi duzun irakasle mota izateko praktika asko darama.

Nire helburua, edo nik nire ikasleentzat nahi dudana, haientzat eredu bat izatea da, hau da, nitaz ikastea, haien bizitzetan eragina izatea, oroitzapen on batekin gogoratzea. Haur batzuei klasea eman eta urte batzuk geroago nitaz gogoratzen jarraitzen badira, edo nigana eskerrak ematera badatoz, hori gauzak ondo egin ditudanaren emaitza izango da, eta hori izango da benetan nire lana ondo egiten ari naizenaren baieztapena, horrekin oso pozik jarriko nintzateke. Irakaslea izatea lan oso garrantzitsua da, umeen hezkuntza osatzen duten pertsonak direlako, guraso eta familiekin batera. Esaten edo egiten dugunaren kontzientzia izan behar dugu, haiek guk egiten dugunaren errepikazioa egingo dutelako. Guk baloreak transmititu behar dizkiegu haien bizitzak era egoki batean hasteko, izan ere, umeen lehenengo irakasleak izango gara eta, beraz, haien hezkuntza formatzen eta garatzen hasiko garenak gara.
Nik dudan jarrera ere eragina duela konturatu behar naiz, hau da, alai edo motibatuta banago, haiek ere hori sentitzeko erraztasun gehiago dago, hori transmititzen delako. Umeei ahal dudan hezkuntza hoberena jaso dezaten nahi dut, hezkuntza sistema tradizionaletik apur bat atera eta ikasleengan gehiago pentsatzea, haiek etorkizuna izango direlako, eta baita orainaldia direlako, arrazoi honengatik, hezkuntza on bat jaso beharko dute, haien beharrizanak asetzen dituena, haien trebetasunak garatzen dituena, etab.

Ondorioz, umeak heztea da nahi dudana, hezkuntzaz gozatu dezaten eta nigandik ahal dudan guztia ematea haiek eredutzat har nazaten.