Pedagogia bakoitzetik zeintzuk hiru onura/baliabide/irizpide eramango zenuke zure etorkizuneko eskolara? Zergatik?
Zazpi pedagogia landu eta aztertu eta gero, bakoitzetik nire etorkizuneko eskolara eramango nukeen hiru onura, baliabide edo irizpide aukeratu ditut, niretzat Haur Hezkuntzako haurrentzat onuragarriak izango direnak.
LOCZY
Emmi Picklerren pedagogia, lau printzipioz gidatuta zegoen, guztiak garrantzia berbera zutenak: jarduera autonomoaren balioa, jarduera autonomoaren balioa, harreman afektibo pribilegiatu baten balioa eta duen garrantzia, haurra bere buruaz eta inguruneaz jabetzen laguntzeko beharra eta osasun fisiko egoera on baten garrantzia, aurreko printzipioak aplikatzeko oinarri gisa, baina bere emaitza ere dena.

Pikler, haurren erritmo naturala ez azkartzearen aldekoa zen, beraz, nire eskolara eramango nukeen lehenengo onura umearen garapena ez azkartzea izango zen, bakoitzaren erritmo naturala errespetatuz. Azken batean, bakoitzak garatzeko bere erritmo propioa du, eta nahiz eta adin berbera izan, bakoitza erritmo desberdinetan garatzen hasten da, horregatik denborak garrantzia handia duela ikusi dezakegu, bakoitzari bere denbora emanez, emaitza askoz hobeagoak lortuko direlako eta. Honekin, Piklerrek haurraren ekimen propioaz fidatzen zen, mugimendua eta autonomia erraztuz, eta autonomia hau garatu ahal izateko, hezitzaileek konfiantza transmititu beharko diete. Metodologia honetan, umearen ongizate fisiko, afektibo eta psikikoa daude sartuta, hau da, umearentzako onena nahi du, era egoki batean garatu ahal izateko, eta niretzat hezteko hori garrantzitsuena dela pentsatzen dut. Horregatik, zaintza pertsonalizatuak proposatzen ditu, bakoitzak behar edo nahi batzuk dituenez, ezin zaie ume guztiei era berean tratatu, eta haientzako bizi-esperientzia onenak ematea da honen helburua.
Nire etorkizunerako eskolara eramango nukeen hurrengo irizpidea umeari protagonismo osoa ematea izango zen, helduaren esku-hartzea mugatuta dagoela. Piklerren metodologia, umearen indibidualismoa eta autosufizentzia garatzean datza, haur bakoitzak bere burua gaitasunez beterik dagoela ikusteko, hau Loczy institutuaren euskarria da. Bakoitzak bere gaitasunak eta trebetasunak dituela konturatzea garrantzitsua da, arrazoi honengatik irizpide hau hartzea erabaki dut.
Hezitzaileak ume bakoitzaren garapen indibiduala aztertzen du, hau da, haien mugimendu guztiengatik interesatzen da eta, ebaluazio taula indibidualak egiten ditu bakoitzaren jarraipen bat egin ahal izateko. Honen ondorioz, umeak bere buruarengan behar duen eta nahi duen konfiantza lortuko du eta, arreta merezi duen pertsona gisa ikusiko da.
Pedagogia honetatik nire etorkizuneko eskolara eramango nukeen azken baliabidea espazio gardena sortzea izango zen. Loczy-ren metodologiak hau proposatzen du, umeei lasaitasuna transmititzeko nahiarekin, modu honetan, haien motrizitatea landu ahal izango dute inolako oztoporik gabe. Espazio honi esker, ez die behartzen haurrek ez nahi duten posizio batean egotera, beraz, haiek gustura dauden posizio batean egongo dira beti, ezertara behartuta egonez.
Beraren metodologian aulkirik ez dago, estimulazio zuzena izango litzakelako, hau da, espazioa guztiz libre dago, edozein mugimendu egin ahal izateko eta, horretarako, mugimenduak egiteko arropa erosoak eraman beharko dituzte, baita haien gorputza ezagutzeko ere.
Loczy-ren materialak arruntak diren arren, haurrari esperimentatzeko aukera ematen die. Material naturalek, gure egunerokotasunean ikusten ditugunak (ura lokatsa, harea) haiengan interesa pizten dute eta garapenean lagungarriak dira.
Espazioa atal oso garrantzitsua da, umeek espazio murriztu batean ezin izango direlako garatu, beraz, baliabide hau aukeratzea ezinbestekoa dela iruditu zait.
WALDORF
Waldorf metodologia irakaskuntza zuzendutik, hierarkikorik eta lehiakortasunatik ihes egiten du, eta bere estrategia haurren imitatzeko, irudikatzeko eta esperimentatzeko gaitasunean oinarritzen da, haien garapenera egokituz eta mundua ezagutzeko interesa piztuz.
Hezkuntza Ministerioak eskatzen duen edukia aztertzen den arren, Waldorf metodoaren ikasleek ez dituzte testuliburuak erabiltzen, erreferentziarako soilik, eta prestatuta daude lana aurkezteko behar duten informazioa modu eraginkorrean bilatzeko. Jarduera intelektualak, artistikoak eta praktikoak bateratzen dira ikasleen prestakuntza integrala lortzeko, egunero ebaluatzen dena. Metodologia honetan, ez dituzte azterketak egiten, ikasteko metodo hori eraginkorra ez dela pentsatzen dutelako, eta arteak eta eskulanek euskarri handia dute. Baliabide hau interesgarria dela iruditzen zait umeek estres gutxiagorekin bizi daitezkeelako eta ikaskuntzaz gehiago gozatzen dutelako.
Metodologia honekin amaitzeko, nire eskolara eramango nukeen beste onura bat ingurumena zaintzearena eta naturarekiko bizipenak sustatzearena da. Askatasunezko hezkuntza, espontaneo eta naturala bultzatzen da, non haurrak naturarekin eta garatzen duen ingurunearekin duen harremanari funtsezko balioa ematen zaion. Haurrek material naturalak erabiltzen dituzte, eta Waldorf hezitzaileek uste dute horrelako ingurune batek haurraren hazkuntza fisikoari, emozionalari eta intelektualari lagundu egiten diola ikaskuntza asimilatuetatik. Ondorioz, baliabide honeek haurraren garapen on baterako beharrezkoak direla pentsatzen dut, benetan haien bizitzako urte horietan gauza asko ikasi ahal dituztelako.
KONFIANTZAREN PEDAGOGIA
Umeak, zailtasunak kudeatu eta bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko, bere buruarengan, besteengan eta inguratzen duen horretan konfiantza izan behar du eta, hezitzaileen egitekoa konfiantza hori eraikitzen laguntzeko baldintza egokiak sortzea da Arizmendiko eskolan. Premisa hori du oinarrian Konfiantzaren Pedagogiak, eta, horretarako, haurren zaintza eta behaketa funtsezkoak izango dira, baita espazioak proiektu pedagogikoaren zerbitzura jartzea ere.
Hurrengo baliabidea, esperientzietatik ikastea izango da. Eskola honetan, edukietan oinarritutako hezkuntza-ereduak alde batera uzten dituzte, eta gaitasunetan eta bizipenetan oinarritutako ereduetara jotzen dute. Ikasleak testuinguru errealetan jarri behar ditugu, eta horiei erantzuten irakastea da hezitzaileen egitekoa. Haurra seguru sentitu behar da, konfiantza-giro batean, eta hori bermatzen denean, ikaslea prest dago ikaste-irakaste prozesuan modu egokian barneratzeko, gainera, ikaskuntza askoz esanguratsuagoa izango da.
Pedagogiatik eramango nukeen hirugarren irizpidea, psikologia kognitiboa lantzea eta garatzea izango da, hau da, ikaskuntza diseinatzen, antolatzen eta eraikitzen lagundu, bakoitzari bere bidea topatzen laguntzea. Bizitza proiektua eraikiz edo hezkuntza-ibilbidean lagunduz, haien buruarengan konfiantza gehiago sortuko da, eta bere gaitasunak ahalik eta egokien garatuko dira. Pedagogiaren arabera, “ikaslea ez da hutsik dagoen zerbait”, irakasleak edukiz edo gaitasunez bete beharrekoa, baizik eta “ikaslea ondo armatuta eta ekipatuta dago berez”. Hezitzaileen egitekoa, berari horretaz jabetzen laguntzea da, ahaldundu dadin, eta, auto-konfiantza horretatik abiatuta, berak egin ahal duen bidean laguntzea. Beraz, irakaslearen egitekoa ikaslearen bidelagun izatea da, bere gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea.
Hiru irizpide hauek, bizitzarako beharrezkoak direla uste dut eta, txikitatik hauek lantzea aukerarik egokiena dela pentsatzen dut. Konfiantza landu behar den atal garrantzitsu bat da, eta pedagogia honek honetan laguntzen du.
HIGH SCOPE
High Scope irakaskuntza-ikaskuntza eguneroko ekintzetan oinarritzen da, haurrak helduaroko bizitzarako prestatzeko asmoz. Alternatiba didaktiko berri honen eginkizunak haurra bere zailtasunak modu positibo eta sortzailean gainditu ahal izatea da, auto-estimu ona lortuz bizitza hobeago batean aurre egiteko.
Espazio segurua da, non akatsak egin, gozatu eta bertatik ikasi ahal izateko, lortutako ezagutzak beren ingurunearekin partekatzea ahalbidetzen duten komunikazio ildoak ezarriz.
Haurrek, hezkuntza eredu honetan, parte-hartze zuzenaren bidez ikasten dute pertsonekin, materialekin, gertaerekin eta ideiekin, konfiantza, independentzia eta erantzukizuna garatzen duten bitartean, batez ere hasierako hezkuntzan, izan ere, beren ikaskuntzaren hasiera den heinean, gai dira sakonago asimilatzeko. Beste umeekin ezagutzak elkarbanatu behar dituztenez, maila sozioekonomiko desberdinetatik datozen umeekin elkarbanatzea haientzako askoz positiboagoa izango da, bizitza ikuspuntu desberdinetatik ikusten dutelako, beraz, beste pertsonak dituzten gaitasunak eskuratu ditzateke.
Hurrengo baliabidea umeen planifikazioak entzutearena da, hezitzaileak ez du zehaztutako gairik irakasten, umeak entzuten ditu, galderak egiten uzten diete parte hartzea sustatzeko. Honek eragiten duena ikasketa errepikakorra ez izatea da, egun bakoitzean zerbait berria ikasiko dute, eta elkarlanean arituko dira, hezitzailea haurrekin era natural batean interaktuatzen, ingurugiro estimulatzailea garatzen dute. Sistema honetan, haurren adimena, zalantzak eta kezkak egiazko estimua dutela ikus daiteke, izan ere, beren esperientziatik ikasten dutelako eta metodo, tresna berriak, teoriak eta ideiak erabiltzen saiatu ditzakete, guzti hau errutina koherentean eta egituratuan oinarrituta, helduen eta haurraren arteko elkarreragin egokiari eta intereseko eremutan banatutako ikasgela bati elkartuta egonda, ikasteko exhortazioa sortzen dute.

Ebaluazioaren barruan, jarduerekiko duten inplikazioa ere garrantzitsua da, umeen parte hartzea garapen egoki baterako ezinbestekoa delako.
Beraz, hiru irizpide hauek izan dira metodologia honetatik arreta gehien piztu didatenak eta gehien gustatu zaizkidanak, ondorioz, hauek izango ziren nire etorkizuneko eskola batean aplikatuko nituzkeenak.
MONTESSORI
Montessori metodoa ingurune prestatua eskaintzean datza, hau da, ingurune ordenatua, estetikoa, sinplea eta erreala, elementu bakoitzak haurren garapenean egoteko arrazoia duelarik.

Haur txikiek ez dute jarduerak automatikoki burutzeko gaitasunik, egunero egiten duten arren, honek oraindik garatu ez duten antolamendu mentala eskatzen du, eta hori lortzeko, gurasoen eguneroko jarraibidea izan behar dute. Inori ez zaio gustatzen gauzak inposatzea, hori dela eta, ume bati era autoritario batean hitz egiterakoan, sistemaren aurka matxinatu daitezte, horregatik errutina bat jarraitzea egokiena izango litzateke. Nire eskolara eramango nukeen beste onura bat hau izango litzateke, errutinaren taulak erabiltzea. Honekin, umeek eguna nola izango den argi ikusteko eta hurrengo ekintza zein izango den jakiteko balio izango dute, aurreikusi egingo dute. Aurretik galdetu gabe gidatu ahal izango dira, autonomia, memoria, erantzukizuna, arazoak konpontzeko gaitasunak eta arreta landuz.
Metodo honetatik eramango nukeen azken irizpidea baloreak transmitizearena izango zen. Lantzen den balore oso garrantzitsu bat errespetuarena da, ez bakarrik besteekiko errespetua, baizik eta bakoitzak bere buruarenganako errespetua ere, ingurumenarekiko errespetua ahaztu gabe. Ezagutzarako eta arrazoibiderako grina ere lantzen dira, haurrek ezagutzearen nahiari uko ez egiteko. Konpromisuaren balorea ere transmititzen dute, baita erantzukizuna gure erabakiak eta horien ondorioak bakoitzak bere gain hartzea ere. Pluralitatea eta integritatea metodo honen barnean ere sartzen dira, elkar aberasten eta elkar haztean sinesten du, eta zintzotasunez eta koherentziaz jokatzea bermatzen dute. Balore hauek guztiak bizitzarako beharrezkoak direla uste dut, eta txikitatik horiek ikasten baditugu, mundua pertsona hobeagoez sorturik egongo litzateke.
REGGIO EMILIA
Reggio Emilia, hezkuntza proposamen bat da, non haurrek behaketaren bidez ikas dezaketela defendatzen da eta, horrela, haien sormena garatu dezakete. Loris Malaguzzi, irakaskuntza sistema hau sartu duen pedagogoak, Regio Emilia metodoa haurraren eguneroko bizitzan parte hartzen duten pertsonek burutzen duten filosofia dela defendatzen du, hala nola: gurasoak, hezitzaileak eta haurrak berak.
Erabiliko nukeen hirugarren irizpidea, eskola hauek fisikoki nola zaintzen duten da. Ingurumena zaintzen dute, neska-mutilek eskola eder eta atsegina izateko eskubidea dutela uste dute, baliabide aberatsak baina gehiegi estimulagarriak ez direnak. Eskola guztiek sarrera handi bat daukate eta honen helburua harrera egitea da. Azalpen panelak ikus daitezke sartu orduko eta bertan tailerren inguruko informazioa, argazkiak etab. ikus daitezke. Eskola, ataletan banatzen da, hau da, gelatan, eta gela bakoitzean txokoak daude: atseden txokoa, sukalde txokoa... Estetika asko lantzen duen gauza bat da eta eskolak oso gardenak eta aldi berean koloretsuak dira. Esperientzia pedagogiko on batek harreman ona behar du arkitekturarekin, eta beraz, ingurunearekin.
Ondorioz, aukeratu ditudan hiru baliabide hauek umearen garapenean garrantzia dutela uste dudalako izan da eta, beraz, hauek izango ziren nire etorkizuneko eskolara eramango nituzkeenak.
AMARA BERRI Amara Berri sistema berritzailean, ikaslea da hezkuntza komunitatearen jardunaren zentroa eta haur bakoitzaren garapen harmoniko eta glabala helburua. Ikasleen egoera emozionala eta soziala oso kontuan izan dute, badakitelako klabeak direla beren garapen prozesurako. Eta zentzu horretan, eskola haurrak bizi diren ingurune gisa ulertzen dute, “bizi diren heinean ikasten baitute haurrek”. Ikasleen beharrei, interesei eta ikasketa moduei erantzutea da Amara Berriko metodologiaren printzipio nagusia. Ez dituzte haurrak etorkizunerako prestatzen, baizik eta orainaldian dituzten erronkei aurre egiten lagunduko dieten estrategiak eskaintzen dizkiete. Hain zuzen ere, horrek desberdintzen du Amara Berri egitasmoa eskola-eredu tradizionaletatik.
Osteko irizpidea, egokitzapen aldia izango zen. Gutxinaka egiten dute, hiru edo lau egunetan banatzen da, eskolako hasierako lau egunetan, 5-6 haur ordubete egoten dira, hurrengoetan bi ordu, geroago, talde osoa ordubete… Seigarren lau egunetara arte, talde osoa egun osoa egoten dela. Egokitzapen aldi honek bere berezitasunak ditu, adibidez, hiru urteko gela batera ume berriren bat etortzekotan, beste egokitzapen aldi bat izango du, besteena baino laburragoa.
Ikasturtean zehar haur berriren bat sartzen bada ere, beste egokitzapen aldi berezi bat izango du, eta hemen bigarren hezitzaile bat sartuko litzateke laguntza moduan.
Azkenengoan, sistema honek espazioa nola antolatuta duen izango da. Gelak espazio desberdinetan banatzen dira; antzerki txokoa, margotegi txokoa, jolastoki txokoa eta lan txokoa, azken hau, adinaren araberakoa izango da. Gelak antolatzeko modu honek, haurrei gaitasunak garatzeko aukera ematen die, barietate handia dela eta. Gainera, umeek haien artean lagundu ahal izango dira, ume batek beste txikiago bati laguntza eskaini ahal izango dio, bateratuta daudelako. Errealitatea imitatuta ikasteko aukera dute, adibidez, matematikak ikasteko, gela batean denda bat izango balitz bezala egongo da eta han hori landu ahal izango dute, beraz, espazioak egokituta daude ikaskuntza desberdinetarako.
Ikaskuntza sistema honetan, eguneroko bizitzarekin zerikusi zuzena duten testuinguru egonkorrak dituzte eta, hau, haurraren garapenerako onuragarria izango da. Beraz, hiru baliabide hauek erabiliko nituzke nire etorkizuneko eskola batean, haien ikaskuntzarako oso baliagarriak eta lagungarriak direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario