Zure taldean garatutako disinu didaktikoaren gaia zein den azaldu, lanaren atalak zerrendatu eta gainetik azaldu zertan datzaten, lana egiterakoan aurkituriko zailtasunik haundienak aipatu, lanetik ateratako ondoriorik interesgarrienak aipatu, hobetzeko ildoak deskribatu
Nire taldean garatutako diseinu didaktikoaren gaia Amazoniari buruzkoa izan da, non umeek ulermena garatuko duten. Ingurunea zelakoa den aztertuko dute, oihanean eta ibaian dauden animalien izenak eta soinuak. Hango tribuaren, Yanomamien, bizimodua zelakoa den; zer jaten duten, zelan egiten duten arrantzan, dituzten ohiturak; zelan egiten dituztez ospakizunak, nolako janzkera duten aztertuko dute, baita Yanomamien eta gure arteko konparaketa nolakoa den aztertu ere. Guzti hau kontuan hartuz, hiru urteko umeentzako hilabete bateko jarduerak proposatu ditugu, egokitzapen aldia eta gero burutzeko. Lana osatu ahal izateko, hainbat atal bete behar izan ditugu, hala nola, gaiaren sarrera; testuinguruan kokatzeko eta hori aztertzeko, gero Haur Hezkuntzan oinarritu ahal izateko, hiru urteko haurrengan, hain zuzen ere. Ondoren, programazioaren kokapena egin behar izan dugu; ingurunea, aukeratu dugun eskola, adin desberdinetako haurrak batera egoten direla, hiru urteko umeen ezaugarriak, eta gelako espazioaren deskribapena eta planoa azaldu.
Hori egin eta gero, konpetentziak garrantzia handiko atal bat direnez, bakoitzak umeei eskeintzen dizkioten ezaugarriak azaldu ditugu, hala nola, naturarekiko, musika, hizkuntza, mugimendu edota kultura konpetentziak. Jardueren bitartez, haurrei helburu batzuk transmititu behar zaizkie, eta gure jarduetarako aukeratu ditugun helburuak honako hauek izan dira, lanean azaldu ditugunak: autonomia, elkarlana, gaitasun berriak eskuratzeko aukera, parte hartzea sustatzea, errazonamendua erabiltzea, espazio ezberdinak erabiltzea, motibazioa areagotzea eta sormena lantzea.
Esperientzia eremuan eta sekuentzia didaktikoan, edukiak kontuan hartu behar izan ditugu, beraz, honetan, jarduera bakoitzean landuko ziren edukiak azaldu ditugu. Hau egin aurretik, edukiak aipatu ditugu; ingurune naturalaz baliatu, naturaren eta pertsonen arteko interesa eta errespetua izatea, sentimenduak edo beharrizanak adieraztea, gorputz-adierazpena erabiltzea, artearekiko trebetasunak eta teknikak erabiltzea eta ahoz adierazitako testuak edo ipuinak ulertzea.
Ondorioz, erabiliko dugun metodologia azaldu behar izan dugu, aurreko lan batean landu izan duguna, Loczy metodologia, eta espazioak eta materialak gainetik azaldu ditugu, geroago sakondu egin ditugunak. Aniztasunaren trataera beste atal bat izan da, hemen inklusioari buruz hitz egin dugu, adin, kultura, hizkuntza edo sexu desberdina izanda, norbera izateko eskubidea dugula azalduz. Honekin batera, taldeen, espazioaren eta denboraren antolaketa eta erabiliko ditugun baliabideak aztertu ditugu, espazio zabala, oztoporik gabea eta material naturalak erabiliz, plastikozkoak alde batera utziz, Amazonia gaia lantzen ari gara eta. Denboraren aldetik, haur bakoitzaren erritmoa errespetatu behar dugula azpimarratu dugu.
Ebaluazioarekin jarraitu dugu, hau, behaketa zuzena eta sistematikoa izan behar dela azalduz. Familia eta eskolaren arteko harremana ezinbestekoa dela ere argi dago, hau umearen garapenean lagungarria delako eta bere ikaskuntzan ere esanguratsua izango delako, honek ere haur bakoitzaren ebaluazio hobeago bat izateko balio izango du. Diseinu didaktiko batean, ezinbestekoak izango dira haurrek egokitutako gaia lantzeko jarduerak, horretarako proposamen didaktiko bat ere egin dugu, jarduerak hilabetean era egoki batean antolatuz. Jarduerak Amazonian oinarritu ditugu, eta egokitzapen aldiaren hurrengo hilabetean burutzeko prestatu ditugu, astean gai desberdin bat landuz. Horrela, hilabetearen amaieran, Amazoniari buruzko informazio nahikoa izango dute eta jakintza berriak barneratuko dituzte.
Azkenik, lan honekin amaitzeko, honen ondorioak idatzi ditugu, nolako zailtasunak izan ditugun, zer nolako ikasuntza prozesua izan dugun lana egiterakoan, etab.
Lan honetan zehar, hainbat zailtasun izan ditugu, batez ere, hasieran, galduta
geundela sentitzen genuelako. Galduta sentitzeak, segurtasun eza izatera eraman zuen eta, beraz, lana segurtasun horrekin hasteko eta atalak zeintzuk ziren egiaztatzeko, ondo informatu behar izan gara era egoki batean burutzeko. Hortik aurrera, nahiko ondo moldatu gara lana garatzerako orduan, eta talde moduan oso ondo egin dugu lan hau aurrera eramateko eta emaitzarik onena lortzeko. Gainera, egoera zail batean gaudela gehitu behar diogu, klasera ezin garenez joan eta gure taldekideekin edo irakasleekin ezin dugu aurrez aurreko harremanik eduki, zailagoa izan da. Lan asko egin ditugu taldeka, eta egoera honetara ohitu behar izan garenez, ahal izan dugun moduan antolatu gara, bideo deiak egiten edo Whatsapp-etik komunikatuz konpondu gara.
Honek eduki eta ezagutza asko batzen dituenez, gaitasun berriak lortzeko eta indartzeko aukera izan dugu. Gainera, beste lan batetatik ateratako kontzeptuak lan honetan barneratu behar izan ditugu berriro eta, horrek, birgogoratzeko aukera ere eman digu. Gure ikaskuntza prozesurako baliagarria izan dela uste dut, etorkizun batean erabilgarriak izango zaizkidan hainbat arlo landu ditugulako. Argi dago naturari eman behar zaion garrantzia eta errespetua ezinbestekoa dela, baina hori umeei transmititzea ere oso garrantzitsua da, beraz, hemen horretaz baliatu gara.
Nire ustez, lanetan beti hobetzeko ildoak egongo dira, baina beti ahalik eta hoberen egiten saiatzen gara. Lehen aipatu dudan moduan, egoera latz batetan aurkitu izan gara, non kontaktuan egoteko zailtasunak izan ditugun, baina horiek apurka konpontzen joan gara. Moldatu behar izan garenez, ahalik eta egokien egiten saiatu gara, baina zerbait hobetzeko taldeko komunikazioa izango zen.